Tweed zubia
Itxura
Tweed zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Scottish Borders |
Koordenatuak | 55°39′02″N 3°11′34″W / 55.6505°N 3.19268°W |
Arkitektura | |
Materiala(k) | haitza |
Gurutzatzen du | Tweed ibaia |
Eramaten du | B7062 road (en) |
Zubibegiak | 5 |
Ondarea | |
Tweed zubia (ingelesez: Tweed Bridge) Eskozia hegoaldeko Scottish Borders eskualdeko Peebles herrian dagoen zubi luzea da. Tweed ibaia gurutzatzen du. A mailako eraikina izendatua izan zen 1971an.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Arotik bazen jadanik zubi bat puntu honetan eta 1465 inguruan harrizkoa egin zuten aurretik izan zen beste egurrezko baten tokian. 1663an berreraiki egin zuten mende bat lehenago ingelesek suntsituriko St. Andrews elizaren harriak erabiliz. 1799an John Hisplop-ek hiru arku gehitu zizkion zubiari.
1834an eta 1900an zubiaren zabalkuntza lanak egin ziren 2'4 metrotako zabaleratik 6'4 metrotara eta ondoren 12 metrotara handituz.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]12-13 metrotako luzera duten bost arku ditu, eta ondoren beste hiru arku dituen aldapa bat dago ibaiertzean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arkua.
-
Arkua.
-
Errepidea.
-
Detailea.